Amezagari ongietorri ekitaldia egingo diote, hilaren 30ean
Uztailaren 30ean ongietorri ekitaldia egingo diote Jone Amezaga errigoitiarrari, Gernika-Lumon. Lehenik ekitaldia egingo diote, Merkurio plazan. Ondoren, bertaratutakoak bazkaria egingo dute, plazan bertan.Amezaga ekainaren 11n irten zen Brievako (Avil...
Amezaga ekainaren 11n irten zen Brievako (Avila, Espainia) espetxetik, hainbat kartzelatan hamazortzi hilabeteko zigorra bete ondoren. Egun horretan harrera egin bazioten ere, hilabete honen bukaeran egingo diote ongi etorri ekitaldia, lagun eta senideekin batera.
2014ko abenduan atxilotu zuten Amezaga, elkartasuna adierazi zioten hainbat herritarren protesta artean. Pankarta bat eusten zuen makila batean aurkitutako hatz-marka batzuk froga hartuta eman zuten espetxeratzeko agindua, terrorismoa goratzea leporatuta.