San Juan Ibarrako haurren jolastokia berriztuko dute, hurrengo hiru asteetan
Gernika-Lumoko Udalak 220 metro karratuko parkea egingo du plazan, herriko jolastokien berritze prozesuaren baitan. Lan horiek 71.300 euroko aurrekontua edukiko dute ander zarragaSan Juan Ibarra plazan dagoen jolas parkea handitu, eta haurrentzako 220 ...
Gernika-Lumoko Udalak 220 metro karratuko parkea egingo du plazan, herriko jolastokien berritze prozesuaren baitan. Lan horiek 71.300 euroko aurrekontua edukiko dute ander zarraga
San Juan Ibarra plazan dagoen jolas parkea handitu, eta haurrentzako 220 metro koadroko gunea egingo du udalak, Gernika-Lumo hainbat herritarrek erabiltzen duten plaza horretan. Herriko jolastokiak berritzeko udalak duen proiektuaren baitan kokatzen diren lan horiek 71.300 euroko aurrekontua dutela jakinarazi dute. Datozen asteetan hasiko dira egokitzapen lanak, eta hiru astean amaitzea espero dute.Erraz erabiltzeko jolastokia izango dela adierazi dute udal arduradunek; azalera osoan zehar kautxozko zoladura izango du, eta umeei ahalik-eta ariketa gehien lantzeko aukera emango diete jolasen bidez. Oreka, koordinazioa eta ulermena bezalako trebetasunak lantzeko pentsatutako jolasak izango dira. Bost malguki, hiru kulunka joko eta jolas ezberdinek konbinatuko dorre itxurako egitura batek osotuko dute jolasparke berria.
Jolastoki zaharra
Lanetan egurrezko jolastokia aldatu egingo dute, hasiera batean tokiaren egitura mantenduz. Zaharkituta dauden kautxozko zorua eta egurrezko egiturak ken- du egingo dituzte, seguruagoak eta egokiagoak diren jolas berriak jartzeko asmoz. Hala eta guztiz ere, ez dituzte jolas guztiak kenduko; izan ere, horietatik aparte dauden jolas berriagoak mantendu egingo dituztela esan dute.