Atzo [uztailak 18] Francoren altxamenduaren eta faxismoaren aurka borrokatu eta bizia eman zuten eusko gudariak eta militanteak omendu eta gogora ekarri zituzten Saturraranen, han egon zen kartzelako biktimen oroigarriaren aurrean. “Orain 80 urte gertatutakoa ez zen guda zibila izan, estatu kolpe bat bere horretan baizik”, gogoratu nahi izan zuten.
Ekitaldi politiko xumea, hain zuzen ere, altxamendu faxistaren 80. urteurrenean egin zuten, eta “atzoko eta gaurko faxismoa” salatu nahi izan zuten bertan batu ziren ondarrutarrek eta mutrikuarrek. Bertan, Frankismoa aspaldi desagertu bazen ere, oraindik ere haren aztarnak “bizirik eta osasuntsu” dirautela azpimarratu zuten.
Saturrarango omenaldian batutako herritarrak
Ekitaldia Bikain Urkiri Ondarroako Bertsutan Eskolako kidearen bertsoekin hasi zuten, eta ostean, lore eskaintza egin zuten Saturrararango kartzelan frankismo garaian hildakoen oroigarriaren aurrean. Omenaldia kantuan amaitu zuten, txistu eta danbolinak lagunduta.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.