Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Urdaibaik sei puntura dauka Hondarribia

Asteburuko bi banderak irabazita, bere nagusitasuna berretsi du Hondarribiak. Talde bermeotarra bigarren eta hirugarren sailkatu da bi estropadetanZazpi jardunaldi lehiatu dituzte TKE ligan, eta, gaur gaurkoz, 81 puntugaz sailkapenburu da Hondarribia, ...

A.M.M.
Lea-Artibai eta Mutriku
2016/07/19

Asteburuko bi banderak irabazita, bere nagusitasuna berretsi du Hondarribiak. Talde bermeotarra bigarren eta hirugarren sailkatu da bi estropadetan

Zazpi jardunaldi lehiatu dituzte TKE ligan, eta, gaur gaurkoz, 81 puntugaz sailkapenburu da Hondarribia, eta sei puntu gutxiago dauzka Urdaibai bigarrenak.

Asteburuko bi estropadak irabazi dituzte hondarribitarrek, eta Urdaibai bigarren eta hirugarren sailkatu da.

Herenegun Getxoko Estropaden 38. Ikurrina-J.A. Agirre Lehendakariaren XII. omenaldia nagusitasun osoz irabazi zuen Hondarribiak.

Estropadaren hasieran alde estua egon zen Hondarribiko eta Bermeoko taldeen artean; hiruzpalau segundoko aldea baino ez zuten, baina minutuek aurrera egin ahala, aldea nabarmen handitu zen.

19 minutu, 40 segundo eta 28 ehunenetan amaitu zuen lehia irabazleak, eta Urdaibai harengandik 9 segundo eta 68 ehunenera heldu zen. Kaikugaz eta Astillerogaz batera osatu zuten ohorezko txanda.

Urdaibairen atzetik Tiran geratu zen. Talde galiziarra izan zen bigarren txandako azkarrena (19:53.36). Beste talde galiziarra sailkatu zen laugarren. 19 minutu, 56 segundo eta 64 ehuneneko denbora eginda lehen txandako onena izan zen Cabo.

Beste alde batetik, VII. Bilboko Bandera lehiatu zuten zapatu arratsaldean. 19 minutu, 29 segundo eta 32 ehuneneko marka lortu zuen Hondarribiak, eta haren atzetik, 8 segundo eta 66 ehuneneko aldeagaz sailkatu zen Kaiku.

Bermeotarrek hondarribitarrek baino 13 segundo eta 18 ehunen gehiago behar izan zituzten estropada amaitzeko. Urdaibairen atzetik, Astillero sailkatu zen laugarren. Talde kantabriarra izan zen bigarren txandako azkarrena (19:42.94).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.