Monda Lironda pailazoen saioa egongo da gaur, Mundakan
Apika animazio taldearen Monda Lironda pailazoak hurbilduko dira gaur Mundakara. Zorionak izeneko umorezko ikuskizuna eskainiko dute, 18:00etan hasita. Txorrokopuntan egiten duten Kale liburutegiaren baitako ekimena da gaurko emanaldia.Monda Lironda pa...
Monda Lironda pailazoek publikoaren laguntza eskatzen dute egiten dituzten ikuskizunetan. Modu horretan, harreman berezia sortzen da umeen eta pailazoen artean.
Kale liburutegiaren bidez, Mundakako Udalak irakurketa eta kultur ekintzak bultzatu gura ditu batetik; eta udan txikien bizitza sozio-kulturala dinamizatzea du helburu, bestetik. Mota horretako ekimenei esker, herriko txikienek aldi berean jolasteko eta ikasteko aukera dutela dio udalak, «lagun berriak eginez, irudimena eta sormena garatzen duten bitartean».