Finantza arloan euskararen erabilera sustatzeko akordioa sinatu dute
Uemak, 30 udalerri euskaldunetako alkateek, Kutxabankek eta Laboral Kutxak sinatu dute hitzarmena. Finantza erakundeetako bulegoetan euskara lehenetsiko duteUdalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta haren kide diren 30 udalerri euskaldunetako alkateek f...
Uemak, 30 udalerri euskaldunetako alkateek, Kutxabankek eta Laboral Kutxak sinatu dute hitzarmena. Finantza erakundeetako bulegoetan euskara lehenetsiko dute
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta haren kide diren 30 udalerri euskaldunetako alkateek finantza arloan euskararen erabilera areagotzea helburu duen hitzarmena sinatu dute Laboral Kutxagaz eta Kutxabankegaz.Lortutako akordio horri esker, Uemaren eta finantza erakundeen zein aipaturiko udal horien eta finantza erakundeen arteko harremanak euskara hutsean izango dira.
Bertoko udalerriei dagokienez, Aulesti, Berriatua, Bermeo, Busturia, Ea, Lekeitio, Markina-Xemein, Mutriku eta Ondarroako bulegoetako langileek euskara lehenetsiko dute.
Hasiera batean, bost urterako hitzarmena da, baina epe hori beste bost urtez luzatzea da asmoa.
Aipatu bi finantza erakundeen udalerri euskaldunetako bulegoetan bezeroekin dituzten harremanetan euskararen presentzia bermatuta egongo da. «Elkarren arteko harremanak, ahozkoak zein idatzizkoak, euskaraz izango dira, eta horretarako beharrezko baliabideak jarriko ditugu».
Neurri zehatzak
Hain zuzen ere, finantza erakundeek herritarrek zerbitzuak euskaraz jasotzea bermatzeko eta euskararen erabilera lehenesteko neurri zehatzak jaso dituzte hitzarmenean.
Besteak beste, bulegoetako langileek etengabeko trebakuntza eta laguntzarako tresna informatikoak izango dituzte.
Era berean, kontratatutako langile berriak elebidunak izan beharko direla zehazten da akordioan. «Bezeroei lehenengo hitza euskaraz egingo zaie, eskaintzak ere euskaraz egingo dira, eta eragiketen euskarri diren dokumentuak euskara hutsean eskainiko zaizkie». Horrenbestez, posta elektronikoz bidalitako informazioa euskaraz edo elebitan egongo da.
Finantza erakundeek haien zerbitzuak euskaraz erabiltzeko dei egiteko kanpainak burutuko dituzte, eta horretarako, urtero sustapen lana egingo dute.
Hizkuntza politika ausarta
Erakunde publiko guztiek hizkuntza eskubideak bermatzeko hartu beharko lituzketen konpromisoen barruan kokatu du akordio hori Josu Labaka Uemaren lehendakariak, eta hitzarmenaren mamiak euskararen aldeko hizkuntza politika «ausarta» erakusten duela nabarmen- du du.
Kutxabanken izenean, Eduardo Ruiz de Gordejuelak adierazi du, kalitatezko zerbitzua bezeroen hizkuntza hautua errespetatzeagaz «estuki lotuta» dagoela.
Beste alde batetik, Laboral Kutxako Marije Etxanizek euskararen aldeko «elkarlana sustatzearen» garrantzia azpimarratu du, eta esan du «iniziatiba hartu», eta erraztasunak eman nahi dizkietela «gero eta euskaldunagoa den gizarteari».