Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko dute astelehenean, Lekeition
Arraunaren topaleku izango da, berriz ere, datorren astelehenean, Lekeitio. Euskadiko Traineru Txapelketa ospatuko da oraingoan, Lekeitioko itsas zabalean. 18:00etan hasiko dute traineruek norgehiagoka.Bizkaiko Traineru Txapelketako lehenengo lau train...
Bizkaiko Traineru Txapelketako lehenengo lau traineru onenek eta Gipuzkoako Traineru Txapelketako lau traineru onenek parte hartuko dute hitzordu garrantzitsu horretan. Beraz, Bermeo, Kaiku, Zierbena, Isuntza, Hondarribia, Orio, San Juan eta Getariarean artean jokatuko dute aurten bandera.
Gizonezko txapelketan bi txandetan jokatuko da, lau ontzi txanda bakoitzean. Emakumeek, berriz, txanda bakarrean jokatuko dute.
Asteburu honetan erabakiko da emakumeen zein traineru egongo diren Lekeition.
Gizonezkoen estropadetan lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte (5.556 m). Emakumezkoetan, berriz, bi luze eta ziaboga bakarra (2.778 m).
Gizonezkoetan, hiru lehenengoak Espainiako Txapelketan jokatzeko sailkatuko dira. Emakumezkoetan, lehenengo biak sailkatuko dira FER sariketarako.