Lekeition uztailean burutzen diren udaleku ezberdinetako haurrak elkarrekintzan eta elkar ezagutzeko helburuagaz, ekimen bateratuak antolatzen ari dira Lekeitio Futbol taldea, Lekeitioko ikastola eta Lekeitioko Aisialdi Taldea. Horrela, joan zen asteko...
Lekeition uztailean burutzen diren udaleku ezberdinetako haurrak elkarrekintzan eta elkar ezagutzeko helburuagaz, ekimen bateratuak antolatzen ari dira Lekeitio Futbol taldea, Lekeitioko ikastola eta Lekeitioko Aisialdi Taldea. Horrela, joan zen asteko barikuan Talaiara igo ziren 6-11 urte bitarteko 94 haurrekin eta 9 begiralerekin. Hurrengo ekintza bateratua, berriz, uztailaren 28an izango da:
Altxorraren bila. Aisialdi ekintza bateratua egiteko ideia aurreko urtean eraman zuten aurrera lehenengoz,
Altxorraren bila-rekin. Aurten, aldiz, Talaiarako irteera ere elkarregaz antolatzea izan da berrikuntza.