Anizeto Uranga eskultorearen erakusketa egingo da Mutrikun
Mutrikuko Arte Lagunak eta udalak antolatuta, Anizeto Uranga Berasaluze (Mutriku, 1933) eskultore mutrikuarraren erakusketa egingo da Zabiel kultur etxean, abuztuaren 28tik irailaren 21era.
Erakusketa domekan 12:00etan inauguratuko da, eta honako ordutegian egongo da zabalik: astelehenetik barikura, 18:30etik 20:30era; eta zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.
Indar espresibo handia duen gozotasun handiko artista da mutrikuarra. Bere lana aberatsa da, eta espiritu sortzailea eta estetikoduna erakusten du. Sorkuntza handiagoetan abiatzeko egoerak bilatzen eta aurkitzen egin du bide Urangak.