Ondarroako Udalaren,
Eusko Jaurlaritzaren eta
Bizkaiko Foru Aldundiaren artean adostutako lantaldeak lehenengo bilera teknikoa egin zuen atzo[abuztuak 25]. Hiru erakundeetako ordezkariak, hain zuzen ere, Kamiñaldeko mendiaren egoeraren inguruan berba egiteko batzartu ziren Bilbon.
Ondarroako udal ordezkariek aurreratu dutenez, datorren astean egingo dute hurrengo bilera. Eguaztenean [abuztuak 31] Kamiñalden egiten ari diren
lanen arduradunekin elkartuko dira hiru erakundeetako ordezkariak.
Kamiñaldeko mendi magaleko gaia lantzen ari den lantaldea abuztuaren 16an eratu zen, eta aurrerantzean mendi magaleko lanen finantziazioaz gain, Kamiñaldeko lanei buruzko beste hainbat gai jorratzeko konpromisoa ere agertu zuten berau osatzen duten erakundeetako ordezkariek.
[ALBISTE HONEGAZ LOTUTA] Atal berezia: Ondarroako lur jausia