Mutrikuko Txurruka Tenienteak etorbideko baranda aldatuko dute
Eguaztenean [abuztuak 31] Mutrikuko Txurruka Tenienteak etorbideko baranda aldatuko dutela jakitera eman du udalak. Hain zuzen ere, goiko botikatik Egañaneko garajera bitartean dagoen baranda zatia aldatuko dute.
Jose Angel Lizardi alkateak nabarmendu duenez, gainera, herritarren segurtasuna bermatu aldera, oinezkoentzako itxita egongo da kalea. “Bertatik herritar asko ibiltzen denez, egun horretan espalo zati hori itxita egongo da. Egun bateko kontua izango da, eta horrez ordez, San Migeleko zubia, Jose Maria Altzibar etorbidea edota Azkiaga kaletik igarotzeko gomendioa egin nahi diegu herritarrei”.
Lanen aurrekontuari dagokionez, 9.000 eurokoa izango dela adierazi dute udal ordezkariek.