EHUko
Saltillo eskola ontzia ohiko itsasaldia egiten ari da udan, eta atzo [abuztuak 29] arratsaldean geldialdia egin zuen Mutrikun. Hamazazpi eguneko bidaia egiten ari da belaontzia euskal kostealdean barrena, eta Mutrikun azken geldialdietako bat egin du.
Belaontzi ikusgarria da
Saltillo,
26,25 metroko luzera eta 5,25 metroko zabalera ditu, eta egun osoan bisitarientzat zabalik egongo da (10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara). Goizean, esaterako, portuan ibili diren askok belaontzi ezagunak erakusten zien guztia ikusten eta miresten aritu dira. Mikel Lejarza kapitainak eta berarekin batera bidaia egiten ari diren Portugaleteko Nautika eta Makinetako Goi Eskola Teknikoko hamalau ikasleen laguntzari esker, gainera, belaontziaren historian sakontzeko aukera ere izan dute bisitariek.
Bihar [abuztuak 31] goizean irtengo du ontziak Mutrikuko portutik, eta gipuzkoar kostaldea atzean utzita Bermeoranzko norabidea hartuko du.