Irailaren 11an egingo dute mendi martxa, eta parte hartzaile kopurua
500 pertsonara mugatu dute. Hortaz, kopuru hori bete ezean egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da (irteera ordua baino ordu erdi lehenago).
Aldez aurretik izena emateko bi modu daude. Batetik
udaletxean eman daiteke izena, eta bestetik zuzenean banketxeko kontu korronte zenbakian dirua sartuta: 2095 0050 30 9112120431. Ordainketagaz batera partaideen izen-abizenak eta kamisetaren neurria zehaztu behar dira.
Hain zuzen ere, aurretik izena emandakoek jasoko dute martxaren kamiseta. Egunean izena ematen dutenek, ostera, opari bana jasoko dute.
Prezioa. Aldez aurretik apuntatutakoek 13 euro ordaindu behar dituzte, eta 14 urtetik beherakoek 8 euro. Egunean bertan izena emanez gero, 16 euro ordaindu beharko dira, eta 14 urtetik beherakoek 13 euro.
BTT martxa eta lasterketa. Aurten mendi martxa luzea eta laburragaz batera, lasterketa eta BBT martxa egiteko aukera jarri dute.
BTT martxaren
ibilbidea 28 kilometrokoa da, lasterketakoa eta mendi martxa luzekoa 23 kilometrokoa da, eta martxa laburrak 10 kilometro ditu.
Partaide denek herriko plazan hasi eta amaituko dute proba. Ibilbide luzea egingo dutenak izango dira goiztiarrenak; 08:30ean ekingo diote bideari.
BTT martxakoak 10:00etan irtengo dira, eta ordu erdi beranduago hasiko dira arineketan lasterketako partaideak.
Bestalde, mendi martxa laburrekoek 11:00etan dute irteera ordua.
Hornidura guneak egongo dira ibilbide guztietan, eta amaieran dutxatu ahalko dira.
Gainera, lau modalitateetan parte hartzaileen artean
lau opari zozkatuko dituzte: pultsometro bat Otoio Kirolak-en eskutik, fisioterapia saio bat Maite Fisioterapiaren eskutik, Areitz-Bi jatetxean bi pertsonentzako bazkaria eta Herriko tabernan bi pertsonentzako bazkaria.