Gaur [abuztuak 31] Mutrikuko Txurruka Tenienteak etorbideko baranda ordezkatu dute. Zehatz esanda, goiko botikatik Egañaneko garajeetara doan espaloiaren alboko baranda aldatu dute.
Lanak goizean hasi dira, eta horiek iluntzerako amaitzea aurreikusten dute Mutrikuko udal ordezkariek. Bien bitartean, eta herritarren segurtasuna bermatze aldera, kalearen zati hori
oinezkoentzako itxita egongo dela nabarmendu dute. Herritarrei Azkiaga kaletik, Jose Maria Altzibar etorbidetik edota San Migeleko zubitik igarotzeko gomendioa egin die udalak. Dena dela, asko eta asko izan dira errepidetik ibili direnak.
Txurruka Tenienteak etorbideko baranda aldatzeko lanak