Xabier Herrerok ikertuko du 36ko gerrak Busturian utzitako arrastoa
Eusko Ikaskuntzak Busturiko Udalagaz batera abiatutako beka bati esker egingo du lana. Izen-abizenak nabarmenduko ditu ikerketan, biografia aipamenekinXabier Herrero Acostak 36ko gerrak Busturian utzitako arrastoa ikertuko du Eusko Ikaskuntzak Busturik...
Eusko Ikaskuntzak Busturiko Udalagaz batera abiatutako beka bati esker egingo du lana. Izen-abizenak nabarmenduko ditu ikerketan, biografia aipamenekin
Xabier Herrero Acostak 36ko gerrak Busturian utzitako arrastoa ikertuko du Eusko Ikaskuntzak Busturiko Udalagaz batera abiatutako beka bati esker. Busturia (1935-1945): Gerra Zibila eta errepresio frankista izenpean gauzatuko du Herrerok bere lana.Zehatz esanda, Busturian altxamendu militarraren aurretiazko urteak aztertuko ditu Herrerok. Era berean, 36ko gerra bitartean herriko giroa nolakoa izan zen eta udalerria frantsesek konkistatu ondoren agintarien aldetik pairatutako errepresioa ere aztertuko du bekaren bitartez. Eusko Ikaskuntzako kideek azaldutakoaren arabera, «guda guztiek dakartzaten gordintasunak modura, Busturiko biztanlerian era batera edo bestera izandako eragina azaleratuko du Herrerok, izen-abizenak nabar- menduta biografia aipamen bategaz batera».