Talde ondarrutarrak hamaikagarren amaitu du lehia, eta lekeitiarrak, berriz, hamaseigarrenak izan dira. Hondarribia izan da gizonezkoetan azkarrena. Hura izan da 20 minutu baino gutxiagotan estropada burutu duen talde bakarra.
Urtero moduan jendetza batu da Donostian sailkatze estropada jarraitzeko. Argazkia: Irutxuloko Hitza
Aurten ere faboritoek ez dute hutsik egin. Hondarribiagaz batera lehen txandatik irtenda, Oriok, Urdaibaik Kaikuk eta San Juanek Kontxarako txartela eskuratu dute. Baita Zierbenak eta Tiranek ere.
Zierbena izan ezik besteak iazko berberak dira. Iaz San Pedro izan zen ezuztekoa eman eta txartela lortu zuena. Kaikuren aurretik bosgarren sailkatuta Zierbena izan da gaurko erlojupekoan ezuztekoa eman duena.
Halaber, iaz bezala Astillero izan da zortzigarrena; bost segundoko aldea bakarrik egon da Tiranen eta Astilleroren artean. Hain zuzen ere, zozketak erabakita TKE?ligako hamabi taldeek osatu dute lehen txanda.
Ondarroa eta Isuntza bigarren txandan atera dira. 20 minutu, 42 segundo eta 20 ehuneneko denbora egin dute ondarrutarrek. Lekeitiarrek, berriz, 20 minutu, 59 segundo eta 12 ehunenetan burutu dute erlojupekoa.
24 arraun talde lehiatu dira gizonezkoetan, eta 10 talde emakumezkoetan, baina, bietan ere zazpi talderentzat lekua bakarrik dago Kontxan. Izan ere, betiko moduan Donostiako arraun taldeak postua ziurtatuta dauka etxeko taldea delako.
Lehia bizia Hibaika eta San Juanen artean. Emakumezkoetan Hibaika izan da azkarrena 11 minutu, 22 segundo eta bi ehuneneko denboragaz. Irabazleagaz batera, San Juanek, Oriok, Cabok, Getaria-Zarautzek, Hernanik eta Deustuk lortu dute urteko banderarik nagusienenaren lehian sartzea.
Irabazlearen eta bigarren sailkatuaren artean lehia estua egon da; bi segundo eta 96 ehuneneko aldea baino ez zen egon. Hain zuzen ere, aurreko urteetan ez bezala, aurten emakumezkoen zortzi traineru ariko dira Kontxako lehian.
Domekako txandak erabakita. Estropadaren ostean, domekan lehiatuko duten lehen jardunaldiko txanden zozketa egin dute. Urdaibai bigarren txandan egongo da Tiran, Zierbena eta Donostiarragaz batera.
San Juanek, Kaikuk, Hondarribiak eta Oriok osatuko dute bigarren txanda.
Gizonezkoen sailkapena:
1. Hondarribia 19:54:80
2.Orio +10.18
3. Bermeo-Urdaibai +10.78
4. San Juan +14.36
5.Zierbena +19.58
6.Kaiku +23.44
7.Tiran +24.66
8.Astillero +29.88
9.San Pedro +35.50
10.Cabo +42.36
11.Ondarroa +47.40
12.Portugalete +51.16
13.Zumaia +55.16
14.Getaria +59.52
15.Ares +1:03.30
16. Isuntza +1:04.32
17.Pedreña +1:04.76
18.Deustu +1:09.56
19.Samertolameu +1:09.66
20.Puebla +1:10.82
21.Oiartzun +1:39.52
22.Hibaika +1:57.58
23.Zarautz +1:59.78
24.Castropol +2:12.60
Emakumezkoen sailkapena:
1.Hibaika 11:22:02
2. San Juan +2.96
3.Orio +13.66
4.Cabo +16.26
5.Getaria-Zarautz +24.86
6.Hernani +37.56
7.Deustu +43.76
8.Hondarribia +1:05.26
9.A Cabana +1:28.64
10.Colindres +1:53.28