Tor magoak
Hator magiara ikuskizuna eskainiko du gaur [irailak 2], 19:30ean, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Emanaldia familia osoari zuzenduta dagoela aurreratu dute. «Ume eta heldu, familia osoak gozatzeko moduko emanaldia eskainiko du Tor magoak, umorea, parte hartzea eta magia uztartuz».
Mago algortarra 1982. urtean jaio zen, eta lau urte beranduago hasi zen magia munduan lehen pausoak ematen. «Noraezean nenbilen, lau urtegaz aitonak magia trikimailu bat egin zidan arte. Orduantxe erori nintzen magiaren atzamarretan».
Praktikatu eta praktikatu, teknika fintzen joan zen, bai eta han-hemenka saioak eskaintzen hasi ere.
Ingenieritza Industriala ikasten zegoen bitartean, magia ikuskizunak eskaintzen jarraitzen zuen. «Magia da nire pasioa».

Tor magoa, 2014an Mutrikuko Malen jaietan
Beraz, ingeniari moduan lanean hasi bazen ere, bere magiak gero eta ordu gehiago eskatzen zizkion, eta «zaletasuna» albo batera utzi zuen. «Ingenoiari lana utzi nuen. Argi neukan magia zela nire bidea.»
Guztira 500 emanaldi baino gehiago eskaini ditu. «Telebistan ere hainbat lan egin izan ditut kate ezberdinetan».
Esperientzia guzti horrekin, gaur Markina-Xemeinen eskainiko duen saioa berezia izango dela dio. «Hator magiara ikuskizun berezia da. Umeek ez dute magia ikusi nahi, umeek magia egin egin nahi dute. Horregatik saio hau eurentzako aproposa da; guraso eta aiton-amonentzat ere bada».