Untxiak eta Bizkaiko sagardoa izango dira biharko azokako gaia
Gernika-Lumoko merkatu plazan iraileko azoka berezia egingo dute bihar, 09:00etan hasi eta 14:30ak bitartean. Bertaratzen direnek untxi haragiagaz egindako pintxoak jan eta Bizkaiko sagardoa dastatzeko aukera edukiko dute.Azoka horregaz batera, ohikoa ...
Azoka horregaz batera, ohikoa izaten den modura, eskualdeko baserritarrek ekarritako sasoiko fruitu eta barazkiak ere egongo dira eskuragarri. Artisauen lanak, gazta, patea, kontserbak, ogia eta euskal pastela ere ipiniko dituzte saltzen merkatu plazako salmahaietan.
30 saltzaile
Guztira, baserri inguruko 30 saltzailek parte hartuko dute zapatuko azoka berezi horretan.
Gernika-Lumoko azoka berezia hilabeteko lehen zapatuetan errepikatzen da, bakoitzean produktu jakin baten inguruko gaia jorratuz.