Hauteskundeak prestatzeko ekintzak egingo ditu EH Bilduk eskualde bietan
erredakzioaIrailaren 25ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskudeak prestatze aldera, EH Bildu koalizioak batzar irekiak antolatu ditu gaurko, Gernika-Lumon, Mutrikun eta Ondarroan.Gernika-Lumon, batzar Irekia egingo dute gaur arratsaldean, El...
erredakzioa
Irailaren 25ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskudeak prestatze aldera, EH Bildu koalizioak batzar irekiak antolatu ditu gaurko, Gernika-Lumon, Mutrikun eta Ondarroan.Gernika-Lumon, batzar Irekia egingo dute gaur arratsaldean, Elai-Alai areto txikian, 19:00etatik aurrera.
Ondarroan ere ordu berean batuko dira, EH Bilgunea inauguratzeko. Herritarrak Antiguako Ama 2 zenbakian (lehengo BBK) jarri duten bilgunera gonbidatu dituzte, batzarrean eta osteko luntxean parte har dezaten. Bihar, berriz, 18:00etan Bilboko Euskalduna Jauregian Denon Herria eragile eta herritarrentzako aurkezpena egingo dela jakitera eman dute.
Mutrikun ere 19:00etik aurrera batuko dira batzar irekian, hauteskundeen berri eman eta herritarren ekarpenak jaso ahal izateko.
Areatza, zuzenean
Irailaren 8an Bilboko Areatzan egingo den ekitaldiarekin lotura zuzena egiteko asmoa agertu dute Ondarroan eta Mutrikun. Mutrikuko ekimena 20:00etan hasiko da, Beheko Plazan, eta handik Bilbon egingo diren elkarretaratzearen berri zuzenak jasoko dira. Txotx, herri kantak, bertsoak, dantzak eta beste hainbat ekimen egongo dira. Ondarroatik autobusa egongo da; irteera 18:30ean izango da.