Andra Mari jaiei ekiteko prest daude bertoko zenbait herrietan.
Gizaburuagan gaurko bezperada egunean hasiko dituzte jaiak. Munitibarko Gerrikaitz auzoan bihar hasi eta domeka arte ospatuko dituzte jaiak.
Gastronomia txapelketak, herri kirol erakustaldiak, kontzertuak… eskaintza zabala dakarte andramariek.
Markina-Xemeingo Erdotza auzoan elkartuko dira bihar herritarrak. Tradizioari eutsiz, txistulariek eta txaplikuek lagunduta, kalejiran hurbilduko dira ermitara. Mezaren ostean, Zerutxu dantza taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Markina-Xemeingo Erdotzako jaiak, iaz.
Bestalde, gizaburuagatarrentzat Oibarko Eguna berezia izaten da. Urtero moduan, giro ederrean bilduko dira goizetik eguerdira arte ermitaren inguruan. Arratsaldean, herrigunean jarraituko du jaiak.
Munitibarko Gerrikaitz auzoan bariku arratsaldean jaurtiko dute txupina, eta hiru egunez ondo pasatzeko hamaika ekitaldi izango dituzte aukeran herritarrek: musika taldeen kontzertuak, paella txapelketa, apar jaia, harri zulatzaileen saioa…
Gizaburuagako Oibar auzoan, auzotarrak.
GIZABURUAGA:
Irailak 7: 21:30. Kanpai jote eta bolanderak.
Irailak 8:
- 11:00. Meza.
- 12:30. Triki-Piu-Pandeko trikitilariak.
- 13:00. Txapel jaurtiketa eta bolo jokoa.
- 13:00. Pilota partida: Uriona-Arrizabalaga/Goñi-Uriondo.
- 14:30. Nagusien herri bazkaria.
- 17:30. Briska txapelketa (10 euro bikoteko).
- 17:30. Umeentzako jolasak.
- 19:30. Tortilla txapelketa.
- 20:00. Euskalzumba Xaiborregaz.
Irailak 9. Oibarko eguna:
- 11:30. Meza Oibarren.
- 12:00. Hamaiketakoa Beñat eta Mikel trikitilariekin.
- 17:00. Puzgarriak eta jolasak, Ehunzangoren eskutik.
- 17:30. Mus txapelketa, 4 erregetara (15 euro bikoteko).
- 20:00. Eskobien Atzetik zirko-kale antzerkia. Ondoren, jaien amaiera txokolate eta bolanderekin.
MARKINA-XEMEIN (ERDOTZA AUZOA)
Irailak 8:
- 09:00. Kalejira Iderra Nagusitik Erdotzara; txistulari/txapliguak.
- 12:00. Meza.
- 13:00. Zerutxuren emanaldia. Pintxoak denentzat.
MUNITIBAR (GERRIKAITZ AUZOA)
Irailak 8: Eguerdian: Meza ostean, kopaua, eta trikitilariak giroa alaitzen.
Irailak 9:
- 19:00. Jaiei hasiera emateko txupina.
- 19:15. Munitibarko dantza taldearen emanaldia.
- 20:00. Parrillada. Kontzertuak: Hutsa eta Txalainak.
Irailak 10:
- 11:00-14:30. Umeentzako puzgarriak.
- 14:30. Paella txapelketa. Paellen aurkezpena.
- 15:00. Herri bazkaria.
- 16:00. Mus txapelketan izen ematea (20 euro bikoteko).
- 17:00. Herritarren arteko jolasak.
- 17:00. Mus txapelketa soziedadean.
- 18:00. Apar jaia.
- 20:00. Pintxoak.
- 21:30. Erromeria: Joxpa.
Irailak 11:
- 12:30. Harri zulatzaileak.
- 18:00. Zirika Zirkus taldearen Tren geltokia ikuskizuna.