Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute bihar
Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar. Eta horren harira, Arnasa elkarteko kideek ekimena egingo dute Alde Zaharrean, 20:00etatik aurrera.Arnasako kideek iragarri dutenez, argazki erraldoia ateratzeko asmoa dute. Ekimena iaz egin zute...
Arnasako kideek iragarri dutenez, argazki erraldoia ateratzeko asmoa dute. Ekimena iaz egin zuten estreinako Ondarroan, eta izan zuen arrakasta kontuan hartuta, aurten ere jende asko batzea espero dute. Hitzordura, gainera, elkarteko kamisetak soinean joateko deia egin dute.
Era berean, argazki gehiago ateratzeko aukera ere egongo dela aurreratu dute Arnasakoek. «Photocall bat antolatuko dugu. Animatzen denak bere atxikimendua emateko aukera edukiko du».
Dantzaldia ere egingo da DJ Elepuntoren eskutik, eta nahikoa jendez batuz gero, lipdub antzeko bat grabatzeko asmoa daukate Arnasako kantaren koreografia eta guzti.