Izena: Ion.
Abizenak: Gambra Ibarzabal.
Jaioterria: Mutriku
Alderdia: EAJ
Hautagaitza: EAJren hautagaia da, Gipuzkuatik (zerrendan 23.).
Ikasketak eta lana: Politika eta Administrazio Zientzietan graduatua da, Bartzelonako (Katalunia) Pompeu Fabra Unibertsitatetik. Gestio Publikoko ikasketak ere egin zituen Salamankako (Espainia) eta Mexikoko UNAM Unibertsitateetan. Gaur egun, Politika Publikoen Ebaluazioan Masterra bukatzen ari da Madrilgo (Espainia) Complutense Unibertsitatean. Beste hainbat lanen artean, administrazio publikoko hainbat erakundetan egin du lan, eta baita komunikazio enpresa batean ere. Nazio Batuen ACNUR erakundearekin ere lan egiteko aukera izan du, Mexikon, Amerika erdialdeko errefuxiatuei babesa ematen.
Ibilbide politikoa: Mutrikuko udaleko zinegotzia da 2015az geroztik. Aurrez ere zinegotzi izan zen 2003-2007 urte bitartean. Horrez gain, EAJren Gipuzko Buru Batzarreko kidea ere bada.
Hizkuntzak: Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez hitz egiten du, eta baita katalanez ere (maila apalean).
Ibilbide politikoa: Gaur egun Mutrikuko Udaleko zinegotzia da (2015ean EAJk hauteskundeak irabazi zituen eta Jose Angel Lizardi da alkatea). 2011n EH Bilduk irabazi zituen hauteskundeak eta lau urte oposizioan egon da.
S@rean: @iongambra