BI-2224 errepidea asfaltatzen ari dira asteon
Munitibar eta Ziortza-Bolibar udalerriak lotzen dituen BI-2224 errepidea asfaltatzen ari dira egunotan. Horrenbestez, handik igarotzean kontu handiz gidatzea gomendatu dute. Zati batzuk asfaltatzen dabiltza ez dute errepide guztia egingo, eta asteon am...

Munitibar eta Ziortza-Bolibar udalerriak lotzen dituen BI-2224 errepidea asfaltatzen ari dira egunotan. Horrenbestez, handik igarotzean kontu handiz gidatzea gomendatu dute. Zati batzuk asfaltatzen dabiltza ez dute errepide guztia egingo, eta asteon amaitzea espero dute. Lanak seinale bidez daude adierazita, eta lanean ari diren guneetan orduko 30 kilometrora gidatzea eskatzen dute. Lanek iraun bitartean, langileak ari dira ibilgailuen zirkulazioa bideratzen.