Ezkutatu da Antero
Jaietako pertsonaiari agur esan eta 'Koittadua' abestuaz amaitu dituzte jaiak lekeitiarrek. Lagunarteko bazkaria eduki zuten herriko nagusiekJaietako azken eguna izan zuten atzo lekeitiarrek. Urtero modura, Anterori agur esan, eta Koittadua abestuz ama...
Jaietako pertsonaiari agur esan eta ‘Koittadua’ abestuaz amaitu dituzte jaiak lekeitiarrek. Lagunarteko bazkaria eduki zuten herriko nagusiek
Jaietako azken eguna izan zuten atzo lekeitiarrek. Urtero modura, Anterori agur esan, eta Koittadua abestuz amaitu zituzten jaiak, Aittitta Makurra txarangagaz kalejiran.Txalapartarien kalejiragaz hasi zuten eguna, eta umeen eta aittitta-amumen omenezko mezaren ondoren, umeentzako jokoak egon ziren, plazan.
Atzo izan zuten bai eta ere herriko nagusiek jaien baitan egiten duten bazkaria. Beste behin ere, EgaƱa jatetxean bildu ziren, jatordu atseginean.
Deabrukeriak
Gauerako prestatzen joan behar zela eta, marmu tailerrak egon ziren parkean, arratsaldean. Nagusiagoek zuriz margotu zituzten txikien aurpegiak; begi ondoak, berriz, moreaz koloreztatu zizkieten. Izara zuriak moztu buruak sartzeko modura, eta gerrikoa eginda, prest zeuden marmo mozorroak gaueko kalejirarako.
Arratsaldean, baina, Lekittoko Deabruekin deabrukeriak egiten ibili ziren ume eta ez horren umeak. Lekittoko Txosnak antolatuta, Ikara Musikatuak eskaini zuen Lekeitioko taldeak. Parkeko gunean batu ziren denak deabrukeriak egiteko, eta kalejiran atera ziren ostean, herrian zehar.
Suzko zezenaren ondoren ezkutatu zen Antero elizako kanpandorrean, eta kandelen argipean egin zuten jaietako azkenengo ibilaldia lekeitiarrek.