Atzo [irailak 11] egun handia izan zen Kepa Arrizabalaga atezainarentzat. Harrobiko jokalari ondarrutarrak
Athleticegaz lehen mailan lehen minutuak jokatzeko aukera izan zuen, estreinako, Ernesto Valderderen agindupean. Eliteko futbolean ohikoa ez baldin bada ere, dirudienez, Athleticeko entrenatzaileak hiru atezainak txandakatzea erabaki du.
26 zenbakiagaz zelairatu zen
Real Club Deportivo-ren aurkako neurketan, eta
partida osorik jokatu ahal izan zuen. 0-1 irabazi zioten etxeko taldeari Riazor (Coruña, Espainia) futbol zelaian, eta horrenbestez, denboraldiko lehen garaipen ofiziala lortu zuen talde zuri-gorriak.

Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarra. Argazkia: Athletic Club
Athleticeko arduradunek nabarmendu dutenez,
partida gogorra izan zen, alde bietatik esfortzu handikoa. “Deportivok ekimena izan du, batez ere lehen zaitan, baina aldegeletatik bueltan gure taldeak balio gehiago izan du, aldeko markagailuarekin esferikoa gehiago gordetzeko buru hotza falta zaion arren”.
Arrizabalagak nabarmendu duenez, pozik dago atzo egindako debutagaz. Ondarrutarra
partidako protagonista nagusietako bat izan zen, eta bere lana azpimarratzekoa izan zen. Konfiantza handiagaz eta lasai ikusi zen atepean, eta bikain erantzun zuen; besteak beste, arrisku handiko gol aukerak ziurtasun handiagaz gelditu zituen eta zehaztasun handiko sakeak egin zituen.