Markina-Xemeingo Larruskain auzoan eta Berriatuan aipaz legez egon zen Jose Sagarna Uriarteren lobak, Jose Sagarna Ocerin-Jauregik, Gernika-Lumoko epaitegian deklaratuko du bariku goizean [irailak 16]. Frankismoaren krimenen aurkako Argentinako kereila zuzentzen duen Maria Servini epaileak maiatzean egin zion Gernikako epaitegiari deklarazio hori hartzeko eskaera. Hala, Sagarna Ocerin-Jauregik bere osabaren hilketa salatuko du barikuan [irailak 16], epailearen aurrean.
Sagarnaren ibilbidea (iturria: Wikipedia). Zeanurin (Bizkaia) jaio eta bertan eman zuen lehen meza 1935ean. Egun berean, udalez Xemeingoa baina elizaz Berriatuakoa den Larruskain parrokiako ardura eman zioten. Auzoko baserritar gehienen begietara, Sagarna
abade jatorra zen, gaixoak eta pertsona nagusiak bisitatzeaz eta umeei dotrina emateaz arduratzen zena. Manuel Altzibararetxuluaga auzoko jauntxoa, aldiz, ez zegoen gustura beragaz, Sagarnak ez baitzuen bere pribilejiozko eskubideak mantentzeko asmorik. Besteak beste, ez zuen Altzibararetxuluagaren etxean bizi nahi, ezta bere loba sakristau izendatu ere. Gainera, lekukoen arabera, ezkontzaz kanpoko harremanen kontra hitz egin ohi zuen sermoietan (Altzibararetxuluaga berak horrelako harremanen bat omen zuen auzoko irakaslearekin).
Urriaren 20an Amulategi baserriaren ondora eraman zuten, Larruskaingo elizara begira hil zezaten eskatu zielako. Bertan tirokatu eta, manta batean bilduta, Larruskaingo hilerrira eraman zuten bertan lurperatzeko
Handik gutxira, 1936an, Berriatuako parrokiaren ardura eman zioten, eta Joseba Andoni Urresti abade ordarrutarra izendatu zuten Larruskaingo parroko. 36ko Gerra lehertzean, baina, Urrestik alde egin zuen Larruskaindik; Sagarnak ere ihes egiteko asmoa zeukan, baina ez zuen lortu. Ondorioz, Larruskaingo parrokia arduradun gabe zegoenez, bertara itzuli zen, 1936ko urriaren 17an, ezer gertatuko ez zitzaion ustetan.

Amulategi eta Egixarren hildakoen omenez Ahaztuen oroimena elkarteak antolatutako omenaldia. Jose Sagarna afusilatuaren arreba oroigarria hartzen. Argazkia: Ahaztuen Oroimena 1936 elkartea
Sagarnaren atxiloketa eta hilketa. Urriaren 19an atxilotu zuten, eta frankisten aginte postura (Mandiola Goikoa baserrira) eraman zuten, Molina komandantearen aurrera. Bertan agertu zen Altzibararetxuluaga ere; izan ere, berak salatu zuen Sagarna, abertzalea zelakoan (mendeku hutsa izan bazen ere). Urriaren 20an Amulategi baserriaren ondora eraman zuten, Larruskaingo elizara begira hil zezaten eskatu zielako. Bertan tirokatu eta, manta batean bilduta, Larruskaingo hilerrira eraman zuten bertan lurperatzeko.