Mari Sol Alberdik eta Mari Antigua Beitiak irabazi dute Mutrikuko Galbaixo jaietako 26. Marmitako Txapelketa. Gaurkoarekin [irailak 15] seigarren aldiz parte hartu du bikoteak, eta nabarmendu dutenez, pozik jantzi dute euren hirugarren txapela. “Parte hartu izan dugun guztietan aurreko postuetan ibili gara. Iaz, esaterako, bigarren geratu ginen, eta aurten berriro txapela janztea polita izan da”.
Beitia ibili da sukalde lanetan, eta laguntzen, berriz, Alberdi. Marmitakorik onena egiteko orduan ez dutela ezer berezirik erabili aitortu dute. “Kipula, piperra, tomatea, patata eta hegaluzea erabili ditugu, besterik ez”.
Marmitako txapelketako sei sarituak
Eguerdiko ekimenak amaitu aurretik, ordea, txapelketan parte hartu duten 16 marmitakoen enkantea egin da. Beheko Plazan batutakoek Piñastei Egunean bazkaldu duten marmitakoa erosi dute, eta, oro har, prezio onean saldu dira marmitako lapikoak. 90 euroan saldu da irabazleen marmitakoa. Hala ere, ez da izan guztien artean garestiena. Hamabigarren, hamairugarren eta hamalaugarren sailkatuen lapikoak saldu dira garestien. Zehatz esanda, 100 euroan saldu da lapiko bakoitza. Merkeen saldu den lapikoa, bestalde, 80 euroan ordaindu da.
Estreinako kontzertua
Marmitako txapelketako sari banaketaren aurretik, aldiz, Mutrikuko Musika Bandak Galbaixoetako emanaldi berezia eskaini du Beheko Plazan. Plaza bete jenderen aurrean bost piezaz osatutako kontzertu paregabea eskaini dute, eta ikusleek txalo zaparrada artean hartu dituzte musikariak. Josean Pascual zuzendari estreinatu berriak zuzendu du kontzertua.
Goizean, berriz, buruhandi eta erraldoien konpartsa kaleak girotzen ibili da, eta ondoren, herriko gazteenek Ibiri ganadutegiko zezen txikien aurrean saltaka ibili eta pottoken gainean osteratxoa egiteko aukera izan dute.
[HONI LOTUTA] Galbaixo Eguna: Galbaixoko erromeria eta goitibeheren jaitsiera
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.