EH Bilduk botoa eskatu die herritarrei
Markina-Xemeingo egueneroko azoka eremua erabili zuen EH Bilduk kanpaina egin eta hautesleei euren programa banatu eta ezagutzera emateko. Lea-Artibaiko alkate eta zinegotziak, Amankomunazgoko lehendakariak eta Unai Urruzuno legebiltzarkide eta Gipuzko...

Markina-Xemeingo egueneroko azoka eremua erabili zuen EH Bilduk kanpaina egin eta hautesleei euren programa banatu eta ezagutzera emateko. Lea-Artibaiko alkate eta zinegotziak, Amankomunazgoko lehendakariak eta Unai Urruzuno legebiltzarkide eta Gipuzkoatik laugarren hautagaiak herritarrei euren botoa eskatu diete. EH Bilduk informazio mahaia jarri du Zelaiaren ertz batean, eta bihar Miribilla betetzera deitu dituzte herritarrak.Kanpainako ekitaldi nagusira joateko herriz herri autobusak egongo direla gogorarazi dute.