Kadete mailako txirrindulari lasterketa lehiatuko dute bihar, Berriatuan
Eskualdeko txirrindularitza zaleek Berriatuan dute hitzordua bihar arratsaldean. Beste urte batez, Aitxe Kurutz jaien barruan kadeteen mailako txirrindulari lasterketa lehiatuko dute.XIII. Juan Luis Kanterape memorialari 16:00etan ekingo diote txirrind...
XIII. Juan Luis Kanterape memorialari 16:00etan ekingo diote txirrindulariek.
Berriatuan hasi eta amaituko den lasterketak 57 kilometro dauzka, eta betiko ibilbidea burutu beharko dute Bizkaiko txirrindularitza taldeetako ordezkariek.
Lehenengo, Berriatua eta Ondarroa artean ibiliko dira, eta jarraian, Berriatuan hasita, kostaldeko bideari bi buelta emango dizkiote. Lasterketaren zati horretan, Berriatuatik Plazakolara joango dira lehenengo. Gero, Merelludi Gane igoko dute, eta handik Oletara helduko dira. Oletatik Lekeitiora pasatuko dira, eta Ondarroara heldu ostean, helmugarako bidea hartuko dute.
Bizkaiko Txapelketaren egutegi barruko lasterketa da, eta txapelduna saritzeagaz batera, Mendiko Saria eta Taldekako Saria banatuko dituzte.