Zinemaldiagaz batu da Zine Bilera
Lekeitioko udal ordezkariak eta Euskal Zine Bilera antolatzen duen lantaldeko kide batzuk Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariagaz batu dira aste honetan Zinemaldiarekin elkarlanean jarduteko asmoz. Jakitera eman dutenez, elkarlanerako...

Lekeitioko udal ordezkariak eta Euskal Zine Bilera antolatzen duen lantaldeko kide batzuk Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariagaz batu dira aste honetan Zinemaldiarekin elkarlanean jarduteko asmoz. Jakitera eman dutenez, elkarlanerako prest agertu da Zinemaldiko zuzendaria, eta ideia batzuk ere mahairatu zituela aitatu dute. Abenduan ere berriz batzartzeko konpromisoa hartu dute, «elkarlanerako hitzarmen bat landu eta elkarlanaren edukia zehazteko».