Arrigorri itsas arrantza elkarteak antolatuta, gaur [irailak 17] XVIII. Umeen Arrantza Lehiaketa egin da. Eguraldi txarra emanda egon bada ere, beste behin ere, Artibai ibaiaren inguruak arrantzale gazteez bete dira.
Antolatzaileek igorritako datuen arabera, 4 urtetik 14 urtera bitarteko 287 gaztetxo batu dira lehiaketan, eta kopurua iaz baino txikiagoa izan baldin bada ere, pozik agertu dira Arrigorri itsas arrantza elkarteko ordezkariak. “Zer eguraldi egin duen ikusita, lehiaketan parte hartzera animatu den jende kopurua handia dela deritzogu. Euria egin baldin badu ere, nahikoa jende etorri da, eta hori oso positiboa iruditzen zaigu”.
Eguraldi txarra iragarrita egon denez, gainera, ohiko lekuan ordez, Kalare Deuna kofradian batzeko deia egin dute goizean antolatzaileek. Han, antolatzaileen eskutik, poltsa bat, ogitartekoa, freskagarria eta arrantzan egiteko materiala ere jaso dute. Ostean, denak batera, txistularien atzetik kalejiran ibili dira kainaberak hartuta.
Arrantza lehiaketako parte hartzaile bat, arrain bategaz eskuetan
Kalejira amaitu orduko, arrantza gazteek Artibai ibaiaren bueltan han-hemenka ibili dira arrantzan, 17:30ean bolanderak jo duen arte. Hala ere, gehienek aurretik jaso dituzte arrantzako aparailuak; 17:00ak inguruan euri zaparrada handia hasi du eta.
Parte hartzaileak kofradian batu dira, eta lonjan arrainen pisaketa egin ostean, sari banaketa egin dute jendez bete-bete eginda egon den areto nagusian. Txapelketako arrainik handiena, esaterako, Aitzol Mendiguren ondarrutarrak harrapatu du. Mendigurenek, hain zuzen ere, 1.306 gramoko aingira arrantzatu du.
Arrain kopuruari dagokionez, Aimar Muñoz 9 urteko ondarrutarra izan da izan da onena 9 eta 14 urte bitarteko kategorian, 42 alegaz. 4 eta 8 urte bitarteko kategorian, ostera, Aimar Urkiri Lekuek erakutsi du trebeziarik handiena. 7 urteko ondarrutarrak, guztira, 61 arrain harrapatu ditu.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.