Irailaren 21ean Alzheimerraren Nazioarteko Eguna dela-eta, gaur [irailak 17] gaixotasunaren inguruko informazioa banatzen aritu dira Ondarroan. Ekimenaren helburua, hain zuzen ere, gaitzaren inguruan jendea sentsibilizatzea izan dela nabarmendu dute Ondarroako Alzheimer Elkarteko kideek.
Informazio mahaia Itsasaurre Plazaren inguruan ipini dute 11:00etatik 14:00etara, eta azkenik, argazki erraldoia atera dute, gaixotasuna dutenei eta horien senideei babesa emateko.
Itsasaurren ateratako argazki erraldoia