Basati Bike-Busturia Txirrindu Taldeko Lander Lartitegik irabazi du Berriatuko 34. Aitxe Kurutz saria. 38 kilometroko ibilbidea burutzeko 1:00:38 behar izan ditu irabazleak.
Gaurkoan [irailak 17], gainera, estu-estu erabaki da XIII. Juan Luis Kanterape memoriala. Lasterketa, izan ere,
azken metroetako esprintean erabaki da. Lartitegirekin batera, hain zuzen ere, beste lau txirrindulari helmugaratu dira.
Azken metroetako esprinta. Argazkia: Berriatuko Udala
Sailkapenari dagokionez,
Gastronomia Baska-Avia taldeko Jon Barrenetxea izan da bigarren eta Vicinay Cadenas/Lancor taldeko Aketza Arana hirugarren.
Eskualdeko lehen sailkatua, berriz, Ekin taldeko
Gaizka Ansola markina-xemeindarra izan da, 1:02:06 denboragaz.
Bizkaiko Txapelketaren egutegi barruko lasterketa izan da, eta txapelduna saritzeagaz batera, Mendiko saria eta Tarteko helmugen saria eta Taldekako saria ere banatu dituzte. Mendiko eta Tarteko helmugen saria Jon Barrenetxeak lortu ditu, eta taldekakoa, ostera, Basati Bike-Busturia Txirrindularia taldeak jaso du. Bizkaiko kadete mailako lehen urteko eta bigarren urteko saridunak, aldiz, Lander Lartitegi eta Jon Barrenetxea izan dira, hurrenez hurren.
Barrenetxea eta Lartitegi
Azkenik, herrian txirrindularitzan dabiltzan gazteek oroigarri bat jaso dute. Deiene, Egoitz, Udane, Gorka eta Ametzek Berriatuko Txirrindulari Taldeako ordezkarien eskutik jaso dute oroigarria.