Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeak, gaur [irailak 17], 2016/2017 denboraldiko aurkezpen ofiziala egin du zaleen aurrean, Barroeta futbol zelaian. Hain zuzen ere, denboraldi berrian jokatuko duten bost taldeak ezagutara eman ditu ekitaldian. Denetara,
98 jokalari izango dira Markina-Xemeingo taldeko kamisetak jantziko dituztenak.
Taldeko kideak banan-banan eta ilusioz beteta zelairatu dira zaleen txalo artean. Berdegunera salto egiten lehenengoak txikien mailakoak izan dira. Zuzendaritza taldeak adierazi dutenez, Oihane Agirreoa entrenatzailearen esanetan 26 jokalari ariko dira. Kadete mailan, ostera, 20 jokalari entrenatuko ditu Idoia Arantzamendik. Gazte mailako taldea osatzen duten 23 futbolariak, berriz, Andres eta Ritxi Escobarren gidaritzapean ibiliko dira.
Artibai Futbol Taldeko kideak, Barroetan
Lurraldeko bigarren mailako nagusien taldeak, bere aldetik, 18 jokalari aurkeztu ditu. Iaz modura, Iker Santosen aginduetara ariko dira nagusiak. Azkenik, beteranoen taldea aurkeztu dute. Karmelo Egañak bere gain hartuko du 12 jokalariz osatutako taldea gidatzeko lana. Talde guztien aurkezpenarekin batera, zuzendaritza taldeko kideak ere aurkeztu dituzte, banan-banan.
Taldeko argazkia atera ostean, nagusien taldeak
lagunarteko partida jokatu du Ermuaren aurka. Ligaurriaren 2an Betolazaren aurkako neurketagaz hasiko dute nagusiek.