Bailo eta Anton Gandiagari
2-0 (15-10, 15-9) irabazita, Mutrikuko Xistera zirkuituko finaleko txapela jantzi dute Cosmek eta Del Riok.
Garaileek euren erritmoa jarri zuten lehen setetik, eta lehen tantoetan lortutako abantaila berehala zabaldu zuten. Bigarren jokoaren hasiera ere antzekoa izan zen. Zumaiako aurrelaria oso ausart ibili zen, eta Del Rio ere ondo moldatu zen atzeko koadroetan, bere indarra eta segurtasuna erakutsiz.
Mutrikuko Xistera zirkuituko finalistak
Gazte mailan, berriz, Jon Bibondo eta Mikel Manzisidor mutrikuarrak jantzi zuten txapel preziatua, Iker Ibarluzea eta Theo Laborderen aurka 2-1 (13-9, 9-13, 5-4) mendean hartuta. Lehia emozioz beterikoa izan zen, eta hirugarren eta azken jokoan erabaki zen partida,
tanto bakar baten aldearekin. Lehenengo jokoan bikote irabazlea indartsu ibili zen. Bigarrenean, aldiz, egoera erabat aldatu zen. Ibarluzea eta Laborde ziurrago ibili ziren kantxan, piloteoa luzatuz. Azkenik, berdinketa hausteko emozioz betetako hirugarren set bat jokatu zuten.
Nesken norgehiagoka, aldiz, Maite Ortiz de Mendibilek eta Izaro Arbek 15-13 irabazi zuten Nahia Calvo eta Eneritz Lizardiren aurka. Oso lehia orekatua jokatu zuten neskek, eta titulua lortzea ez zen batere erraza izan. Hamargarren tantola ailegatu baino lehen, esaterako, bost berdinketa egon ziren markagailuan. Azken tantoetan, berriz, irabazleek alde txiki bat lortu zuten, eta horri eustea lortu zuten azkenera arte.