Irailaren 25ean burutuko diren Eusko legebiltzarrerako hauteskundeen harira, Mutrikuko
EH Bilduk gazteekin solasaldia egingo du eguaztenean [irailak 21]. Ekimena San Agustin kalean egingo dute 19:00etatik aurrera, Zubiaram taberna aurreko gunean.
Antolatzaileek iragarri dutenez, EH Bilduko Gipuzkoako zerrendetan doan Mikel Urdangarin egongo da solaskide, eta deialdia irekia dela ere gogorarazi dute. Beasaindarra Ernai gazte mugimenduko kidea da, eta gazteriaren egoeraz eta eskaintzen diren irtenbideez berba egiteko aukera izango dute bertaratuek.