Barikuan [irailak 16] Ibon Iparragirre larriki gaixorik dagoen presoaren senide eta lagunek Donostiako
Zinemaldiko inaugurazio galaren hasiera eten zuten, preso ondarrutarrak bizi duen
egoera larria salatu eta berehala etxera ekartzea exijitzeko.
Donostiako 64. Zinemaldiko irekiera ekitaldia hasi eta berehala eten behar izan zuten inaugurazio ekitaldia. Zehatz esanda, lehen minutu horietan
hiru aldiz eten zuten ekitaldia. Ekitaldia aurkezten hasi zirenean entzun ziren Iparragirre etxeratzeko eskatzen zuten lehen oihuak, publikoaren artean eserita zegoen batek
Ibon SOS leloa zeraman pankarta erakusten zuen bitartean.
Pertsona hori aretotik aterarazi zutenean, hasi zen bigarren kide bat ere oihuka, eta bigarrenea ere kanporatzean, hirugarren batek ere eten zuen ekitaldia. Ikusle batzuek ez zuten ekintza oso gustuko izan, eta txistuka erantzun zieten preso ondarrutarraren lagun eta senideek egindako protestari.
Larriki gaixorik dauden presoen aldeko ekintza bat, Ondarroan
Zinemaldiko inaugarazio ekitaldia eten eta biharamunean [irailak 17] protestaren zergatiaren inguruko oharra zabaldu zuen Iparra Galdu Baik Plataformak. Azaldu dutenez, Zinemaldiaren “erakusleihoa erabiltzea baino beste aukerarik” ez zaie geratu.
Aldarrikapena Zinemaldira eramateko arrazoia, hain zuzen,
“isiltasun mediatikoa apurtzea” dela nabarmendu dute haren senide eta lagunek. “Zinemaldiko inaugrazio galaren erakusleihoa erabiltzea baino beste aukerarik ez zaigu gelditu. Guretzako ere ez da samurra, batzuen txaloen artean beste batzuen irainak eta txistuak entzun behar izatea, jakinda gainera ikusleak ez direla Ibonen egoeraren erantzuleak. Ez da dibertigarria. Eta are gutxiago izango da Herritarren Segurtasunerako Legearen izenean ezarritako zigorra ailegatzen zaigunean. Beraz, inork ez dezala pentsatu hau guretzako erraza denik”.
Iparra Galdu Baik plataformak argitu duenez hainbat komunikabidek gaiaren aurrean azaldu dute isiltasuna apurtu nahi izan dute ekintzagaz
Argitu dutenez hainbat komunikabidek gaiaren aurrean azaldu duten isiltasuna apurtu nahi izan dute barikuko ekintzagaz. “Tamalez, beste kasu batzuetan giza-eskubideak hain ozen aldarrikatzen dituzten hainbat komunikabide ez ziren aurreko astean antolatu genuen prentsaurrekora azaldu. Eta biharamunean, pare bat salbuespen izan ezik, gainontzekoetan aipamen txikienik ere ez. Edozein unetan hiltzeko zorian sartu daitekeen pertsona baten bizitzari buruz ari gara, bere giza eskubideei buruz ari gara, eta kamera bakar bat ere ez zen egon mahaiaren bestaldean”.
Aurreko asteburuan ere, Kontxako estropadetan ere izan zuen presentzia larriki gaixorik daudenen eskubideen aldeko aldarrikapenak, baina haren inguruko aipamenik ez zela egin diote. “Nahiz eta, behin estropada amaituta, arraunlari eta agintarien ondo-ondoan egon, Ibonen etxeratzea eskatzen zuten pankarta izpirik ez zen ikusi”.
Iparragirrek gaixotasun sendaezina eta kronikoa pairatzen du. Zehatz esanda,
HIESa du, C-3 estadioan. Momentu honetan preso ondarrutarraren kasua NBEn dago, Argentina aldean hainbat sufritu duten Madres de la Plaza de Mayo Linea Fundadora-ko bi kideei esker.
Adierazi dutenez, Iparragirreren etxeratzea eskatzen jarraituko dute. “Noiz arte jarraitu behar dute beste aldera begira? Guk ezin dugu beste aldera begiratu. Ibon ez dugu bakarrik utziko, eta ez gara mutu eta geldirik geratuko, Ibon eta bera bezala larriki gaixo dauden presoen aurka burutzen diren giza eskubideen urraketa argien aurrean”.