Gernika Bizkaiak saskibaloi taldeak hirugarren urtez jarraian irabazi du Euskal Kopa. Hain zuzen ere, 2014ean titulu hori eskuratzea lortu duen lehen talde bizkaitarra izan zen.
Asteburuan jokatutako txapelketa, gainera, Maialen Aulestia lekeitiarraren aldekoa izan da. Eta gaixotasun arraroa duen neskaren familiari eman zioten domekako sarrerekin lortutako dirua.
Gutxi gorabehera,
4.500 euro jaso ditu Aulestiaren familiak. Horregatik, Gernika KESB taldeak Malostera bertaratutako ikusle guztien laguntza eskertu du.
Gernika Bizkaia taldeko kideak