Aspaldiko ohiturari eutsita, Zaldupe kiroldegian bilduko dira ume, gazte zein nagusiak. Goizean hasiko dira topaketak, judoko lehiekin.
11:00etan hasi eta 12:30era arte egingo dituzte borrokaldiak; bazkaltzeko tartea hartuko dute ondoren, eta arratsaldean, kiroldegiko kantxan jarraituko dute borrokaldiek,
16:00etan hasi eta 17:30era arte. Artibai judo taldeak herritarrei dei egin die topaketa horietan parte har dezaten:”Judoa ezagutzen dutenek ondo pasatuko dute, eta ezagutzen ez dutenek aukera polita izango dute lehen gerturatzea egiteko”.

Ondarroako judo sariketa 2015