Stand Up Paddle probak egongo dira domekan, Lekeitioko portuan
Sup Fest jaialdia antolatu dute aurten ere, Ur Lekeitio eta Tantak-ek. Profesionalen eta amateurren mailako ibilbide luzeko probak eta esprintak lehiatuko diraUr Lekeitio eta Tantak-ek antolatuta, Lekeitio Sup Fest jaialdia egingo da domekan, Lekeition...
Sup Fest jaialdia antolatu dute aurten ere, Ur Lekeitio eta Tantak-ek. Profesionalen eta amateurren mailako ibilbide luzeko probak eta esprintak lehiatuko dira
Ur Lekeitio eta Tantak-ek antolatuta, Lekeitio Sup Fest jaialdia egingo da domekan, Lekeition. Goizetik hasi eta eguerdira arte, Stand Up Paddleeko distantzia luzeko profesionalen proba, amateur eta 18 urtetik beherakoena eta esprint probak lehiatuko dira portuan.Distantzia luzean, mailaren arabera banatuta, bi ibilbide egongo dira. Bata profesional mailako parte hartzaileentzat izango da, eta bestea amateur eta 18 urtez azpikoentzat. Kategoria bitan banatutako profesionalek (Pro 14’0— eta Pro 12’6—) 9.000 metroko luzera izango duen ibilbidea egin beharko dute. Amateur eta 18 urtetik beherakoen ibilbidea, berriz, 4.000 metro ingurukoa izango da. Proba biak 10:30ean hasiko dira.
Esprintak ere portuan bertan izango dira, 13:00etatik aurrera. «Esprinten proba taldeko oholekin egingo da, lau oholeko txandetan. Joan eta etorriko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek bi buia artean, ziabo- gagaz», zehaztu dute antolatzaileek.
BigSup umeentzat
Umeek ere izango dute domeka goizean, Stand Up Paddleean ibiltzeko aukera. 11:00etan, Big SUP deritzon jarduera hasiko da. Zehatz esanda, gaztetxoek tamaina handietako oholetan ibiltzeko aukera izango dute.
Domekako Sup probetan parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman ahalko dute izena, 09:30etik 10:00etara. Hala ere, aurretik ere badago izena emateko aukera info@urlekeitio helbide elektronikora idatzita.