Unai Urruzuno (EH Bildu): "Espainian ezinezkoa den aldaketa hemen posible dela uste dugu"
Azken hileotako hauteskundeetan boto abertzalearen zati bat sortu berri diren alderdi espainolek lortu dute. Oraingoan ere horrela izango da?
Hauteskunde bakoitza testuinguru zehatz batzuetan gertatzen da, baina horrek ez du esan nahi aukera berri horiek indarrez sartuko ez direnik. Hori bai, aukera berri horiek Espainiarako eskaintza politikoa dute, eta guk, berriz, Euskal Herrirako. Gure ustez, Euskal Herrian beste egoera soziopolitiko eta beste paradigma bat dago, eta horrek beste aukera batzuk zabaltzen ditu prozesu eratzaile baterantz. Zentzu horretan, EAJri, Ahal Duguri, gehiengo sindikalari eta eragile sozialei eskaintza politiko berri bat azaldu diegu. EAJ, bere aldetik, boterea emango dioten 38 jesarleku horiek zelan lortu arduratuago ikusten dugu.Unai Urruzuno: “Denok daukagu iragan bat, baina etorkizunari begira jartzeko sasoia dela uste dugu”Eta zelan lortu dezake emaitza hori? Emaitza hori PSEgaz batuta lortzen ez baldin badu, PPgaz batuta lor dezake. Eta batura horrek herri honen nahiei eta aukerei ateak zarratzen dizkio. Aukera hori egitea zilegizkoa da, baina apustu hori epe motzerakoa dela deritzogu, ez die herri honek dituen beharrizanei erantzuten. Gure aldetik, gobernua osatzeko bi aukera ikusten ditugu. Zeintzuk? Bidegurutze baten aurrean gaude, eta bide bat edo beste hartu beharko du gobernuak: gauden moduan jarraitu dezakegu edo herri honen burujabetzara begira urratsak eman ditzakegu. EH Bilduk burujabetzaren inguruan urratsak emateko nahi horregaz sortu du bere eskaintza politikoa ere. Gure ustez, herri akordio batzuk sortzeko nahikoa aukera daude Euskal Herrian, eta horregatik, Ahal Duguri eta EAJri hor parte hartzeko gonbitea egin diegu, bi alderdi horiek ere teorian helburu hori lortu nahi dutela esan ohi dutelako. Legebiltzarrean zelan eragiteko aukera izango duzuela uste duzue? Gure nahia gobernu bateko lider izatea da, baina hori bakarka osatzea posible ez dela ere badakigu. Hala ere, beste indar batzuekin gobernu bat osatu eta lider izateko aukerak badaudela uste dugu.
Urruzuno: “Haustura soziala handitzen ari da, eta pobreziaren atalasean inoiz baino jende gehiago dago. Egoera hori egonkortzeko eta normaltzat hartzeko arriskua dagoela deritzogu”Hiru erronka nagusi batzen dituen proposamena dakarzue. Alde batetik, murrizketa sozialik gabeko herri bat lortu behar dugu. Herritar guztien eskubide guztiak bermatu eta babesten dituen hitzarmen politiko baten beharra dagoela uste dugu. Krisiak murrizketa horietan eraginik izan al du? Guretzat krisiaren kontu hori engainu bat da. Dirua egon badago, baina dagoena gero eta esku gutxiagoren menpe dago. Horrek guztiak, gainera, haustura soziala sortu du, eta zentzu horretan, oso momentu kritikoan gaude. Haustura soziala handitzen ari da, eta pobreziaren atalasean inoiz baino jende gehiago dago. Egoera hori egonkortzeko eta normaltzat hartzeko arriskua dagoela deritzogu, eta, berez, ditugun bitartekoak kontuan izanda, egoerak bestelakoa izan beharko lukeela iruditzen zaigu. Zelakoa? Orain dugun autogobernuak ezin ditu hainbat erabaki hartu. Herri honek Europako beste herrialde batzuren mailan egoteko nahikoa bitarteko eta aberastasun dituela iruditzen zaigu. Baina horretarako derrigor behar dugu burujabetza, bestela ez dugu ezertarako ahalmenik. Estatu bat nahi dugu, eta estatu berri horrek bestelako jendarte bat sortzeko aukera emango liguke. Azken batean, herritarrek bizi kalitate duin bat eta baldintza hobeak edukitzeko aukera izatea nahi dugu, eta Espainiren menpean jarraituta, hori gauzatzea ezinezkoa izango litzateke. Burujabetza eta erabakitzeko eskubideagatik asko berba egiten dugula aurpegiratzen digute gehiegitan, baina burujabetzari buruz berba egiten ari garenean ez gara ari auzi nazionalari buruz bakarrik, auzi sozialaren inguruan erabakitzeko aukera izateari buruz ere ari gara. Hiru erronka aipatu dituzu. Zein da bigarrena? Denok daukagu iragan bat, baina etorkizunari begira jartzeko sasoia dela uste dugu. Bakerako bidean asko lagundu zuen erabaki garrantzitsu bat eman zen duela lau urte, baina horrek ez du esan nahi bakea lortuta dagoenik. Bakea azken porturaino eraman nahi dugu, eta bide horretan oraindik asko dago egiteko.
PSE-EE-k euskararen harira egindako bideoaz: “Bi botoren truke horrek sortu dituen tirabirak kontuan ez edukitzea arduragabekeria handia izan da, eta hori niretzat jarrera zitala da”Eta hirugarrena? Herri honek hori guztia lortzeko estatus politiko berri bat behar du. Estatus politiko horrek bai edo bai, erabakitze eskubidea eta herri honen aitortza jaso beharko ditu, eta 1978ko espirituaz hautsi beharko du. EH Bildurentzat oso garrantzitsua da euskara. PSEk kaleratu duen bideoa zer iruditu zaizue? Bi botoren truke horrek sortu dituen tirabirak kontuan ez edukitzea arduragabekeria handia izan da, eta hori niretzat jarrera zitala da. Euskararen aurkako sektoreak badirela jakinda, horien botoa bilatzeko amarrua izan da. Horren atzean etsipena dagoela iruditzen zaigu. Alderdi sozialistak eta popularrak ordezkatzen duten unionismo espainola kolapso batean dago. Gero eta indar gutxiago dute, eta hondarrean geratzeko arriskua dutela ikusi dute. Konstituzionalak legebiltzarkide izatea eragotzi dio Otegiri, hauta ezina dela argudiatuz. Zein izango da EH Bilduren lehendakarigaia? Otegiren inguruko erabakia hartuta gu lehendakarigairik barik geratzea bilatzen zuten, baina azkenean, baten ordez, hiru ditugu. Miren Larrion, Jasone Agirre eta Maddalen Iriarte aktibo politiko oso onak direla uste dugu, eta batak zein besteak lehendakari ona izateko gaitasunak dituzte. Orain, Arnaldo Otegi aukeratu zuten modura, lehendakarigaia zein izango den ere aukeratu beharko dute EH Bilduren oinarriek.