Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ander Odriozola ondarrutarrak bere lehen eleberria aurkeztu du

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/09/28
Ander Odriozola Argoitia ondarrutarrak Freeport (Elkar, 2016) bere lehen eleberria aurkeztu du gaur [irailak 28] Donostiako Elkar aretoan. Helduentzako kontakizuna Ondarroa eta Bilbo artean kokatua dago, eta Odriozolak nabarmendu duenez, genero beltza klasikoa aukeratu du bere lehen lanerako, “detektibe, hilketa, femme fatale itxurako emakume eta guzti”. Aurreratu duenez, liburuak elkarrizketa ugari ditu, gidoi puntu bategaz, eta bukaera “esperogabea” izango du irakurleak. “Joanes detektibea bilbotarra da protagonista, eta adar kontuetatik ateratzen du nola edo hala bizitza. Diru arazo batekin dagoenean, bere bezero batengana joaten da Ondarroara kobratzeko asmoarekin, baina hilik aurkitzen du. Dirua galtzea gutxi ez bada, poliziaren susmagarri nagusia bihurtzen da Joanes”.
Ander Odriozola bere lehen eleberria eskuetan

Ander Odriozola bere lehen eleberria eskuetan. Argazkia: Elkar

Liburua gaur aurkeztu baldin bada ere, Ondarroako Udalak antolatzen duen Amuak literatur jaialdian horretarako bigarren aukera ere egongo da. Herritarrek liburuari buruzko xehetasun gehiago jasotzeko aukera izango dute egilearen eskutik. Bigarren filma grabatzeko bidean Ikasketaz ingeniaria eta ogibidez Lanbide Heziketako irakaslea baldin bada ere, azken hamasei urteak zinema eta telebistan hainbat lanetan parte hartzeko aukera ere izan du Odriozolak. 2014 bukaeran aurkeztu zuen berak zuzendu, idatzi eta ekoitzitako Bingen bere lehen filma, eta bigarren lana ere grabatzeko bidean da ondarrutarra.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.