Zapatuan [urriak 1] 12:00etan jarri dute irteera ordua. Baina, ordu erdi lehenago eman behar da izena Gaztetxean. Ondarroako Gazte Asanbladak eta Aurrera Mendi Taldeak elkarlanean antolatzen duten proba 3,5 kilometrokoa da. “Lehenengoek 20 minutu inguruko denboran amaitzen dute”, zehaztu du Fede Arantzamendi Aurrera Mendi Taldeko kideak.
Azken egunotan bidea garbitzen ibili dira, eta dena prest dutela diote antolatzaileek. Halaber, partaideak ez galtzeko zapatu goizean seinaleztatuko dute ibilbidea.
Iaz lehenengo urtean baino jende gehiagok parte hartu zuela nabarmendu dute. Herri mailako proba da, nolabait esateko lagun artekoa eta herriko zein eskualdeko partaideak izaten dira gehienak. “Aurreko bi urteetan 20-30 parte hartzaile izan ditugu. Espero dugu aurten ere jende asko animatzea”.
Parte hartzaile denek amaitzea, hamaiketakoa jango dute indarberritzeko. Jarraian, sariak banatuko dituzte. “Ardo botilak, kantinplorak, toallak edota galtzerdiak banatzen ditugu”, azaldu du Eneko Bedialauneta Gazte Asanbladako kideak.