13:00etan ipini dute hitzordua Ispasterko udaletxean. Izen ematera joan ezin dutenek, ostera, udaletxeko telefono (94-684 29 99) zenbakira deitu ahal izango dute.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, izena emateko derrigorrezkoa da animalien identifikazio zenbakia aurkeztea. Urriaren 14tik 16ra lehiatuko dute 31. Zaldi Mando proben sariketa.Herriko harria erabiliko dute saioetan. Abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da. Probak hasi baino ordubete lehenago pisatuko dituzte zaldiak.
Irabazleak 750 euro, txapela eta manta jasoko ditu. Halaber, Lea-Artibai eskualdeko partaideentzat hiru sari daude; lehenengoari 120 euro emango dizkiote, bigarrenari 100 euro, eta hirugarrenak 90 euro jasoko ditu. Saririk jaso barik gelditzen den partaideren batek irabazlearen markaren %70 eginez gero, 300 euro irabaziko ditu.
Sariak:
- 750 euro, manta eta txapela
- 650 euro
- 575 euro
- 525 euro
- 475 euro
- 400 euro
- 300 euro
- 300 euro