Mutrikuko
Danok Bat Pelotazale Elkarteak urtero udazkenean antolatzen duen Binakako pala txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago. Txapelketa, ohi modura,
bi mailatan banatutako jokatuko da: 1. maila eta 2. maila.
Elkarteko arduradunek iragarri dutenez, bikote interesatuek
urriaren 9a orduko eman beharko dute izena. Horretarako Miruaitz frontoiko tabernara jo edota Danok Bateko kideekin kontaktuan jarri beharko dute, eta bikoteka
40 euro ordaindu. Era berean, zein mailatan (lehen mailan edota bigarren mailan) parte hartu nahi duten ere adierazi beharko dute.
Txapelketa urriaren 15ean hasiko da, eta nabarmendu dutenez, parte hartzaileei aurretik jakitera emango zaie partiden daten inguruko informazio guztia.
Txapelketan
16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dutela gogoratu dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, honako telefono zenbaki hauetara ere deitu daiteke: 617 723 456 (Danok Bat) edo 943- 60 41 91 (frontoiko taberna).