Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Mutrikuko Natur Taldeak egindako galderak ez dituzte erantzun alderdi politiko nagusiek

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2016/09/29
Mutrikuko Natur Taldeak jakitera eman duenez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu diren bost alderdi nagusiei herriak jasaten dituen ingurumen arazoei buruzko hainbat galdera bidali zien irailaren hasieran. “Irailaren 5ean posta erregistratu bidez eskutitz bana bidali genien EH Bildu, Elkarrekin Podemos, EAJ, PSE eta PPri, eta beraien erantzunekin alderaketa moduko bat luzatu nahi izan genuen bozkatzeko aukera dutenei”. Mutrikuko Ingurumenaren defentsarako plataformako kideek, hain zuzen ere, ingurumena eta ondare babesa bultzatzeko borondatearekin euskaraz zein gazteleraz egindako bederatzi galdera luzatu zizkieten alderdiei, baina taldeak ohartarazi dutenez, oraindik ez dute inoren erantzunik jaso. Hala ere, euren helburua lortu arte ez dutela etsiko nabarmendu dute. Honakoak dira alderdiei luzatutako galderak:
  • Gaur egun daukagun jakintzarekin, eta itsas dinamikak adierazi duen guztia ikusirik, Mutrikuko kanpoko dikearen luzapena proiektu ofizialak adierazten zuen neurrira arte egitearen alde edo aurka zaudete?
  • Mutrikuko kanpoko dikeari atxikirik egin den olatu plantaren inguruan prest al zaudete beraren kostu ekonomikoari, bere eraikuntzaren gastu energetikoari eta bere benetako errentagarritasun energetikoari buruzko egi guztia azaltzeko?
  • Jendartean beharrezkotzat jotzen dugun eginkizunak bete ondoren, olatu plantak itsas dinamikan sortu dituen aldaketak murrizteko –batez ere, bere alboko hirugarren hondartza eta mendi magalean– neurri zuzentzailerik hartuko zenuten? Eta zentzu horretan partida ekonomikorik bideratuko zenuten?
  • Lekuaren paisaia balioa eta herritarren aisialdi eremu bakarretakoa dela kontuan hartuta, bukatu gabeko lan hauei bukaera egoki eta adostutako bat emateko partaidetza prozesu bat irekitzeko prest egongo zineten? Eta gero, ekintzak burutzen joateko aurrekontuaren zati bat bideratzeko prest egongo zineten?
  • Ia galduta dauden espeziek eta kaltetutako ekosistemak berreskuratzeko behar den tamainako eremu babestuak izendatuz eta debekualdiak zorrotz izendatu eta zainduz, eta arrantzarako arte desberdinen arteko arautzea bideratuz, Europar Batasunak bideratzen duen azken politikaren ildotik gaur egungo arrantza politika aldatzeko prest egongo zineten?
  • Hiri barneko edo kanpoko dentsitate txikiko hirigintza plangintza zorrotz batekin arautuko zenuten?
  • Kontserbatze bereziko eremuen aurka doazen ekintzak diru publikoarekin babestearen aurka azaltzen zarete? Kontserbazio bereziko gunean, eta horien eragin eremuetan kudeaketa planak betetzeko eta finantzatzeko borondatea azaltzen duzue?
  • Meategien legea aldatzeko prest egongo zinateke? Prest egongo zinateke Lurralde plan sektorialekin arlo hori arautzeko, beti ere balore naturalen eta ondare arkeologikoen menpe?
  • Legealdi honetan zuzendaritza eta erakundeen arteko koordinazioa bultzatu, eta Mutrikuko Saturraran hondartzan amaitzen den Mijoa errekaren moduko ibai eta erreken ur zikinen sareak bukatzeko prest egongo zinateke?

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.