Mikel Deunaren ermiten inguruan batuko dira eguerdian amorotoarrak eta ispastertarrak.
Hala ere, Amoroton zapatuan elkartuko dira bizilagun gehienak, herri bazkarian. Aurretik, meza ostean, Arta Nagusia Dantza taldearen emanaldia ikusteko batuko dira plazan.
Senide eta lagun artean bazkaldu ondoren, Izarra eta Olarte trikitilariek dantzan jarriko dituzte bertaratzen direnak.
Egitaraua herriz herri:
AMOROTO
Gaur
- 12:00. Meza San Migel ermitan.
Zapatua
- 11:30. Meza San Migel ermitan. Ostean Arta Nagusi dantza taldearen saioa.
- Jarraian. Trikipoteoa Izarra eta Olarte trikitilariekin.
- 15:00. Herri bazkaria plazan (euria bada frontoian).
- 19:00. Erromeri alaia Izarra eta Olarte trikitilariekin.
ISPASTER
Gaur
- Eguerdian. Meza San Migel ermitan.
- Ostean. Herriko jubilatu eta pentsiodunen bazkaria.