Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sentsibilizazio kanpaina egingo da Ondarroan, Gizarte Ongizate Batzordeak antolatuta

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/09/29
Ondarroako Gizarte Ongizate batzordeak bultzatuta urriaren 2tik 22ra bitartera sentsibilizazio kanpaina berezia egingo da. Aurtengoa udalak horrelako egitasmo bat abian ipintzen duen bigarren aldia da, lehenengoa 2012an egin zen. Egitasmoaren helburu nagusia taldeek egiten duten lana herrira zabaltzea dela nabarmendu dute. “Herri mailan, egia esan, ongizarteko eremua da gutxien ezagutzen dena da. Batzordean parte hartzen duten taldeek hainbat ekimen egiten dituzte, eta talde bakoitzak egiten duen lana, euren egoera eta informazioa herritarrei ezagutzera ematea oso interesgarria dela iruditu zaigu”. Era berean,Gizarte Ongizate batzordea osatzen duten talde horien bueltan mugitzen diren pertsonen berri eman eta horien inguruan herritarrak sentsibilizatzea berebizikoa dela azpimarratu dute batzordeko ordezkariek. “Herritarren artean ezagutzen ez diren gaixotasunak eta ezintasunak ezagutzera ematea, eta herritarren batek edozein laguntza beharko balu talde horiek hor daudela jakitera ematea garrantzitsua dela deritzogu”.
Alzheimer Ondarru taldeko kideak informazioa banatzen

Alzheimer Ondarru taldeko kideak informazioa banatzen

Horrez gain, talde bakoitzak herriko beste taldeak ezagutzeko aukera izango du hurrengo jardunaldietan. “Besteek egiten duten lanaren berri ezagutzea ere positiboa dela deritzogu”. Sentsibilizazio kanpainaren baitan domekan [urriak 2] talde guztiek kalera irtengo dute, eta informazioa banatzen arituko dira, 12:00etatik 14:00etara, Alamedan. Aurreratu dutenez, sei mahai egongo dira. Honakoak egongo dira: Adembi Bizkaia (Esklerosi Anizkoitza dutenen senideak), Minbiziaren aurkako taldea, Karenka elkartea, Arnasa (Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea), Gorabide (Adimen ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko Elkartea) eta Alzheimer Ondarru taldea.
Adinekoen Nazioarteko Eguna urriaren 1ean dela eta, urriaren 14an Belaunaldi arteko eguna ospatuko dute Antiguako Ama elkartean
Eurekin batera, gainera, batzordean presentzia duten Danonartin Elkartea, Antiguako Ama Elkartea eta Osasun Etxeko kideak ere egongo dira. Aldi berean, Itsasaurren Gurutze Gorriak anbulantzien ateak zabalik jardunaldia egingo du. Hainbat hitzaldi Taldeak ezagutzera eman ostean, hainbat hitzaldi egingo dira hurrengo jardunaldietan. Hain zuzen ere, taldeek lantzen duten esparruagaz zerikusia duten hitzaldiak izango direla adierazi dute. Hitzaldiez gain, beste hainbat ekintza ere egingo dira. Karenkak, esate baterako, Errenteriara irteera eta hamaiketakoa antolatu du. Adinekoen Nazioarteko Eguna urriaren 1ean dela eta, gainera, urriaren 14an Belaunaldi arteko eguna ospatuko dute Antiguako Ama elkartean. Antzeko esperientzia estreinako iaz egin zen, eta aurten hiru ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleekin mahai jokoak eta txokolatada egingo dira. “Iazko esperientzia oso aberasgarria izan zen, eta aurten ere belaunaldi desberdinek elkarren arteko ezagutza edukitzea oso interesgarria dela uste dugu. Adinekoek ekarpen asko dute egiteko, eta aldi berean, adinekoek gazteengandik ere asko ikasi dezaketela uste dugu”. Ondarroako Sentsibilizazio kanpaina

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.