Gernika Bizkaiak 72-69 galdu du denboraldiko lehen partida
C.B Al-Qazeres Extremadura izan da talde gernikarraren ligako lehen aurkaria. Etzi Lacturale Araskiren kontra jokatuko du denboraldiko lehen derbia, MalostenLointek Gernika Bizkaiak 72-69 galdu zuen Al-Cazeresen kontra herenegun, 2016-2017 denboraldiko...
C.B Al-Qazeres Extremadura izan da talde gernikarraren ligako lehen aurkaria. Etzi Lacturale Araskiren kontra jokatuko du denboraldiko lehen derbia, Malosten
Lointek Gernika Bizkaiak 72-69 galdu zuen Al-Cazeresen kontra herenegun, 2016-2017 denboraldiko lehen jardunaldian. Ia partida osoan kantxan nagusi izan arren, azken momentuan galdu zuen neurketa.Izan ere, talde gernikarra lehen hiru laurdenetan markagailuan aurretik ibili zen. Baina, azken minutuetan egindako hutsegiteak gogor ordaindu zituen.
Ondo jokatuz eta maila ona erakutsiz hasi zen Lointek Gernika Bizkaia; horren adierazle da 2-12ko markagailua. Taldeko bi estatubatuarrak saskiratzeetan bikain aritu ziren. Horrela, hamar puntuko aldeagaz amaitu zuten lehen laurdena (18-28).
Bigarren laurdenean ere aurpegi bera erakutsi zuen talde gernikarrak, eta denen artean Maria Asurmendi nabarmendu zen. Markagailuko aldeari eusten zebiltzan Mario Lopezen jokalariak, eta 34-43ko emaitzagaz joan ziren atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean etxeko taldea aurkaria estutzen hasi zen. Hala ere, Lointek Gernika Bizkaia ondo jokatzen zebilen; Naiara Diez kapitaina eta Vicky Llorente saskiratzeetan fin ibili ziren.
Laugarren laurdena amesgaizto bihurtu zen talde gernikarrarentzat. Izan ere, neurketa kontrolpean izan arren, garaipenak ihes egin ziela ikusi zuten. Etxeko taldeak saskiratze asko lortu zituen, eta azken minutuetan landutako jokaldiekin aho zabalik utzi zituzten han bildutakoak.
Araskiren kontra berriro
Herenegungo porrota ahaztu, eta bigarren jardunaldiari begira daude orain Lointek Gernika Bizkaiako jokalariak. Izan ere, 2016-2017 denboraldiko Malosteko lehen partida jokatuko dute domekan; 18:00etan hasiko da derbia.
Lacturale Araskiren kontra hilabete honetan jokatzen duten hirugarren neurketa izango da domekakoa.
Euskal Ligaren eta Javi Durango Memorialaren finaletan talde gernikarra nagusitu da; 71-57 irabazi zion Javi Durango Memorialean eta 54-35 amaitu zuten Euskal Ligaren finala.