Ispasterko zaldi mando probetan parte hartzeko izen ematea, zabalik
Urriaren 14tik 16ra lehiatuko dute Ispasterko 31. Zaldi Mando proben sariketa, eta bertan parte hartu nahi dutenek bihar eman beharko dute izena. 13:00etan ipini dute hitzordua Ispasterko udaletxean. Joan ezin dutenek, berriz, telefonoz ere eman ahal i...
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, izena emateko orduan derrigorrezkoa izango da animalien identifikazio zenbakia aurkeztea.
750 euroko saria eta manta
Sariketari dagokionez, herriko harria erabiliko dute saioetan, eta abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango dela jakitera eman dute; pisaketa probak hasi baino ordubete lehenago egingo dute.
Irabazleak 750 euro, txapela eta manta jasoko ditu. Lea-Artibai eskualdeko partaideentzat hiru sari daude; lehenengoari 120 euro emango dizkiote, bigarrenari 100 euro, eta hirugarrenak 90 euro jasoko ditu. Saririk jaso barik gelditzen den partaideren batek irabazlearen markaren %70 eginez gero, ostera, 300 euro irabaziko ditu.